HASIERA

2017ko ekainaren 25ean Etxarri Aranazko laugarren Triku Trail laisterketaz gozatzeko aukera izango duzu. 21 kilometroko laisterketa, 1.400 m.+ desnibela, 2.800 metatua. Naturaz inguratua eta Nafarroako zein Euskal Herriko bihotzean kokatua.

Irteera zein helmuga Etxarri Aranazko kanpinean izango dira. Ezin duzu aukera hau galdu. Apuntatu zaitez kirolprobak webgunean. TRIKU TRAIL KIROL TALDEAK, sari eta opari bikainak izango dituen laisterketa honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Informazio gehiago behar izanez gero idatzi iezaguzu posta elektroniko bat trikutrail@gmail.com helbidera.

ETXARRI ARANATZ HERRIA

sandonato

Etxarri Aranatz Iruñeko merindadearen mendebaldean dago, Beriain mendiaren magalean. Herriak Urbasako mendizerrarekin eta Ergoienarekin egiten du muga hegoaldean, Aralarrekin iparraldean, Bakaikurekin mendebaldean, eta Arbizurekin ekialdean. Lizarrustiko mendateak Ataunekin (Goierri) lotzen du.

Anuncios